XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orain gu asmatzaile!!

Asmatzaileok zer diren jakin behar dugu lehenengo.

Asmatzea, zerbait egitea, sortzea da.

Ez ditugu, beraz, asmakeriak eta esperientziak nahastu behar.

Gainera denok asma genezake zerbait, baina asmakari izena emateko zerbait berria eskaini behar dugu.

Guri, eta ez beste batzuei, bururatutako zerbait egin behar dugu.

Baina, zein pauso jarraitu behar ditugu asmakari bat egiteko?

1- Arazoak bilatu.

2- Proiektu bat burutu, arazo horri irtenbide egokia emateko adinako proiektua.

3- Asmatu behar den tresnaren diseinua egin: marrazkia, zein material behar dugun etab.

4- Tresna edo asmakaria egin.

5- Egindako lana aztertu.

Askotan zailena lehenengo puntua izaten da: arazoak bilatzea, asmakaria zertarako behar dugun jakitea.

Hor alboan ikusten dituzun asmakariak zein arazori erantzuna ematen dioten ikus ezazu.

Ondoren, zuei dagokizue.

Zeuen buruak martxan jarri eta ea zer asmatzen duzuen!